XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren eguneko goizean, bi gizonak goizeko seietan jaikitzen dira.

Ilunpetan ardiak inguratu eta egunean lehen aldiz jezten hasten dira biak batera.

Gero etxekandereak gosaria prestatzen du: arrautzak, urdaia edo urdaiazpikoa, ogia eta ardoa.

Jan ondoren etxera jaisten da, eta neskato zegoena (artzain-mutil ere bazena) udaldiko bigarren etxekandere/artzain nagusi bihurtzen da.

Artzain nagusi denez, artaldea bulltako mugetara eraman behar du, eta ardiekin egon behar du hauek etxolara etortzen diren bitartean.

Ardura nagusietako bat ardiak hango arroil eta amildegi ugarietara ez hurbiltzea da, edo ardiak bat batean herrirako bidea ez hartzea.

Eskarmentua duten ardi zaharrek oso ongi dakite bidea non amaitzen den, eta uda hotza edo euritsua denean, kontu handiz zaindu behar dira ibarrera jaisteko joera handia berez dutelako.

1977. urteko abuztuan, ola bereko hirurogei bat ardi helduk ihes egin zuten, bitan ihes egin ere, artzain nagusiak ongi zaindu ez zituelako.

Oinez joanda jaso behar izan zituzten beren etxeko ikuiluaren ate aurretik.

Aizessarian aspaldi ibili zirelako orduko lan latza eta lagunarte beroa gogoan dituzten artzain batzuek diotenez, gaur egungo oletako bizimodua tristea eta bakartia da.

Artzain nagusiak artaldea eguerdian biltzen du, bazkaria egin eta bakarrik bazkaltzen du eta larreetara ateratzen da berriz.